Futbola
Soccer City estadioan
Erredakzioa
Vicente Del Bosqueren gizonek lagunarteko oso kaskarra jokatu dute, eta Parkerrek aise gainditu du Victor Valdes, bigarren zatian. Bartzelonako atezainak bikietan hausura izan lezake.
Hegoafrika-Espainia (1-0). Argazkia: EFE
Hegoafrikak 1-0 irabazi dio Munduko txapeldunari, Soccer City estadioan. Espainiak partida oso kaskarra jokatu du, Munduko Txapelketa irabazi zuen estadioan, eta hegoafrikarrek lagunartekoa ondo aprobetxatu dute.
Vicente Del Bosqueren gizonek ezin izan dute Hegoafrikaren defentsa sendoa hautsi, eta ia ez dute gola uakera argirik sortu. Kalitate aldetik Espainiako selekzioa hobea dela erakutsi du berdegunean, baina hegoafrikarrek ondo antolatuta jokatu dute, eta Parkerrek norgehiagoka erabaki du.
Bigarren zatiko aurreneko minutuetan espainiarrek abagune ona izan dute, baina Khune atezainak ederki gelditu du Monrealen saiakera. Jarraian, Parkerrek Victor Valdes aise gainditu du (1-0).
Gainera, Bartzelonako atezainak bikietan min hartu du, eta berdegunea lesionatuta utzi behar izan du.
Fitxa teknikoa:
1 - Hegoafrika: Khune; Nthethe, Ngcongca, Khumalo (Xulu, 46. minutuan), Matlaba; Furman, Jali, Manyisa (Zungu, 62. minutuan), Claasen (Tshabalala, 46. minutuan), Rantie; eta Parker (Patosi, 90. minutuan).
0 - Espainia: Casillas (Victor Valdas, 46. minutuan (Reina, 80. minutuan)); Arbeloa, Albiol, Sergio Ramos, Monreal; Xabi Alonso (Navas, 61. minutuan), Busquets, Iniesta (Koke, 74. minutuan); Pedro (Mata, 61. minutuan), Villa (Negredo, 57. minutuan) eta Llorente (Cazorla, 46. minutuan).
Gola: 1-0, 56. minutuan: Parker.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa