Futbola
Errege Kopa
Erredakzioa
Alcorconek 96. minutuan lortu du gola, eta armaginek agur esan diote Kopako ametsari. 0-1ekoa berdindu ondoren, Garitanoren mutilek ezin izan dute erronka gainditu.
Albisteak (3)
Eibarrek ezin izan du 2013-2014ko Errege Kopako aurreneko kanporaketa gainditu. Alcorconek 1-2 irabazi du Ipuruan, Cristianek luzapeneko seigarren minutuan eskuratutako golari esker.
Madrilgo taldea 0-1 aurreratu da markagailuan, Urko Verak bere atean gola egin ondoren (44. minutua), baina neurketako bigarren zatian armaginek berdinketaren gola lortu dute. Capak 1-1ekoa jarri du markagailuan (72. minutua), eta partida luzapenera joan da.
Luzapenean, Alcorconek gola azkar eskuratu du, eta Madrilgo taldea atzean sartu da. Eibarrek azkenengo minutura arte gogor borrokatu du, baina Garitanoren gizonek ezin izan dute bigarren gola egin.
Fitxa teknikoa:
1. Eibar: Diego Rivas; Lillo (Alain Eizmendi, 91. minutuan), Añibarro, Arregi, Kijera (Yuri, 57. minutuan); Errasti, Diego Rivas; Capa, Diego Jimenez (Jota Peleteiro, 46. minutuan), Morales; eta Urko Vera.
2. Alcorcon: Manu Fernandez; Nagore, Babin, Chema, Camille; Ruben Sanz, Jony (Iribas, 62. minutuan); Javito (Dani Ponce, 46. minutuan), Antonio Martinez, Oscar Plano; eta Quini (C. Alfonso, 75. minutuan).
Golak: 0-1. 43. minutuan. Urko Vera (bere atean); 1-1. 71. minutuan. Capa; 1-2. 96. minutuan. Cristian Alfonso.
Epailea: Mario Melero Lopez. Eibarreko bi jokalari kanporatu ditu. Raul Navas (115. minutuan) aulkitik protesta egiteagatik, eta Diego Rivas erdilaria (120. minutuan) aurkari bati ustez ukondokada bat emateagatik.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa