Futbola
2-0, Georgiaren aurka
Erredakzioa
Del Bosquek zuzentzen duen taldeak 2-0 irabazi dio Georgiari eta 2014ko Brasileko Mundialera sailkatzea lortu du.
Alvaro Negredo Georgiari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE
Espainiak 2-0 irabazi dio Georgiari Carlos Belmonte zelaian eta 2014ko Munduko Koparako sailkapena eskuratu du. Multzo berean, Frantzia izan da bigarren sailkatua, eta sailkatze kanporaketa gainditu beharko du Munduko Txapelketan egon nahi badu.
Vicente Del Bosquek zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da partida honetan, baina asko kosta zaio lehen gola sartzea. Alvaro Ngredok egin du 1-0ekoa partidako 25. minutuan, eta emaitza horrekin iritsi da partida atsedenaldira. Bigarren zatian ere Espainia izan da nagusi, eta Juan Matak partida erabakita utzi du, 20ekoa sartuta.
Fitxa teknikoa:
2 - Espainia: Casillas; Juanfran, Pique, Sergio Ramos, Alberto Moreno; Busquets, Xavi (Koke, 68. min), Iniesta (Isco, 84. min); Navas, Pedro (Mata, 57. min) eta Negredo.
0 - Georgia: Loria; Lobjanidze, Khubutia, Kvirkvelia, Kashia, Khidesheli; Dzaria, Kobakhidze, Elguja Grigalashvili (Khmaladze, 78. min), Shota Grigalashvili (Ebralidze, 72. min); eta Gelashvili (Modebadze, 89. min).
Golak: 1-0, 26. min: Negredo. 2-0, 63. min: Mata.
Epailea: Florian Meyer (ALE).
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa