Futbola
Herculesen aurka
Erredakzioa
Eizmendi izan da aurkariaren ate inguruan arrisku gehien sortu duen jokalaria. Armaginak sailkapen nagusiko hamazortzigarren postuan dira.
Eibarrek hutsean egin du Rico Perez futbol-zelaian, Herculesen aurka, Adelante Ligako 9. jardunaldiko partidan. Defentsan lan ona egin dute Garitanoren gizonek, eta kontraerasoan sare zulatzeko hainbat gol aukera izan dituzte.
Emaitza horrekin, gipuzkoarrek bost partida jarraian daramatzate garaipena eskuratu gabe, baina lortutako puntua ontzat eman dute. Eizmendi izan da aurkariaren ate inguruan arrisku gehien sortu duen jokalaria, baina armaginak ez dira Falcon atezaina gainditzeko gai izan.
Gipuzkoarrak sailkapen nagusiko hamazortzigarren postuan dira, hamar punturekin. Hurrengo jardunaldian Mirandes hartuko dute Ipuruan.
Fitxa teknikoa:
0 - Hercules: Falcon; Juanma Ortiz, Pamarot, Borja Gomez, Peña; Javi Hervas (De Lucas, 46'), Hector Yuste (Sardinero, 66'), Sissoko; Assulin, Eldin eta Portillo (Dioni, 66').
0 - Eibar: Irureta; Lillo, Albentosa, Raul Navas, Kijera, Diego Rivas, Dani Garcia, Capa (Morales, 46'), Eizmendi, Jota (Errasti, 63') eta Arruabarrena (Urko Vera, 73').
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa