Futbola
Abenduaren 28an
Erredakzioa
Euskal Selekzioaren Gabonetako partida abenduaren 28an jokatuko da, San Mamesen.
Albisteak (1)
Bideoak (1)
galeriak (1)
Euskal Selekzioaren aurtengo aurkaria jakin badakigu. Peru izango dute aurrean euskaldunek abenduaren 28an. Neurketa Bilbon jokatuko da, San Mames futbol-zelai berrian.
2012ko abenduan, Euskal Selekzioak Xabier Azkargorta teknikariak zuzentzen duen Boliviaren kontra jokatu zuen Anoetan. Etxarri eta Amorrorturen gizonek 6-1eko jipoia eman zioten Hego Amerikako taldeari. Aritz Adurizek eta Gaizka Toquerok bina gol egin zituzten, eta Ibai Gomezek eta Imanol Agirretxek lortu zituzten beste biak.
Aurten, Euskal Selekzioak Hego Amerikako beste talde bat izango du aurrean, baina Peruk Boliviak baino talde sendoagoa du. Bayern Municheko Claudio Pizarro da selekzio horretako izar nagusia eta kapitaina, baina Paolo Guerrero, Juan Manuel Vargas eta 2. mailako Real Madril taldeko Cristian Benavente jokalariek ere maila ona dute.
Peruko selekzioa 43. postuan dago FIFAko rankingean, eta Sergio Marcarian uruguaitarra du entrenatzaile. Munduko Txapelketarako sailkatzeko azken neurketak Argentinaren eta Boliviaren kontra jokatu beharko ditu, urrian, baina dagoeneko ez du batere aukerarik Brasilen 2014an jokatuko den txapelketarako sailkatzeko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa