Futbola
Bigarren Maila
Erredakzioa
Etxeko taldea nagusitu da, Sergio Prendes eta Mikel Iribas jokalarien golekin.
Bideoak (1)
Alavesek denboraldiko hirugarren porrota jaso du, Alcorconen etxean galduta (2-0). Permisiboegia aritu da Gasteizko taldea, eta etxekoak Sergio Prendes eta Mikel Iribas jokalarien golekin nagusitu dira.
Lehen zatiko 6. minutuan estreinatu du markagailua Prendesek Christian Alfonsoren erdiraketa baliatuta. Bigarrenean, 50. minutuan hain zuzen ere, Alcorconen bigarren gola sartu du Mikel Iribasek jaurtiketa gurutzatu bati esker.
Fitxa teknikoa:
2 - Alcorcon: Dani Gimenez; Iribas, Babin, Verdes, Angel Sanchez; Fernando Sales, Sergio Mora, Ruben Sanz, Sergio Prendes (Oscar Plano, 71'); Christian Alfonso (Jony, 82') eta Pacheco (Juli, 64').
0 - Deportivo Alaves: Goitia; Luciano, Jarosik (Toti, 60'), Alex Ortiz; Oscar Rubio, Jaume, Beobide, Manu Garcia; Emilio Sanchez (Guzman, 71'), Borja Viguera (Mauro Quiroga, 67'); eta Ion Velez.
Golak:
1-0: 6' Sergio Prendes;
2-0: 50' Iribas.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa