Futbola
1-0
Erredakzioa
Gaixotasunak aldaketak eragin ditu hasierako hamaikakoan eta gipuzkoarrek huts egin dute Kataluniako taldearen aurrean.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Penalti baten ondorioz sartutako gola nahikoa izan zaio Sabadelli Eibar mendean hartu eta denboraldiko bigarren garaipena lortzeko. Armaginek gogor borrokatu dute Nova Creu Alta estadioan, baina lau jokalari titular gastroenteritisak jota galdu ditu eta horrek eragina izan du gipuzkoarren jokoan.
Partida ez da ona izan, batez ere lehen zatian. Hala ere, lehen 45 minutuetako aukerarik garbiena eibartarrena izan da. Yurik jaurtiketa bikaina egin du 32. minutuan, baina Nauzet Perez atezainak gola saihestea lortu du.
Bigarren zatian, Sabadell nagusitzen joan da eta arrisku handiagoa sortu du Eibarren atearen inguruan.
Ahaleginak saria izan du bigarren zatiko 5. minutuan, izan ere, epaileak penaltia adierazi du Lillok Gatori area barruan egindako sarreran. Gatok berak jaurti du penaltia eta baloia ate barruan sartu da zutoina jo ondoren (62').
Eibar berdinketa lortzen saiatu da, baina fruiturik gabe.
Fitxa teknikoa:
1. Sabadell: Nauzet; Cristian, Carlos, Kiko Olivas, Javi Barral; Juanjo, Llorente (Tamudo, in.56), Longás; Collantes, Gato (Toni Lao, min.88) eta Edgar (Aníbal, min.68).
0. Eibar: Diego Rivas; Añibarro (Arregui, min.80), Albentosa, Arruabarrena (Urko Vera, min.56), Eizmendi (Diego Jiménez, min.63); Yuri, Lillo, Morales, Diego Rivas; Jota eta Raúl Navas.
Gola: 1-0, min. 62: Gato (p).
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa