22:10

Futbola

1-1

Garaipenak ihes egin dio Eibarri azken minutuan

Erredakzioa

Las Palmasen aurka ezustekoa ematekotan egon dira armaginak. Capak 14. minutuan sartu du 0-1ekoa, eta 91. minutuan berdinketaren gola sartu du Asdrubalek etxeko taldearentzat.

  • Las Palmas-Eibar. Argazkia: EiTB

    Las Palmasek eta Eibarrek bana berdindu dute. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek gertu izan du denboraldiko bigarren garaipena, baina puntu bakarra eskuratuta itzuliko da etxera. Las Palmas izan dute aurkari Gran Canaria zelaian, eta etxeko taldeak azken minutuan sartutako golak eragotzi du eibartarren garaipena. Bana berdinduta (1-1) amaitu da partida.

Etxeko taldea izan da nagusi lehen minutuetan, baina Eibarrek ahal izan duen moduan eutsi die kanariarren erasoaldiei. Armaginak ez dira baloiaren jabe izan, baina hamalaugarren minutuan, jokaldi bat lotu dute, eta aurrea hartu dute markagailuan. Yurik pase dotorea eman dio Capari, eta honek 0-1ekoa sartu du.

Gola jasotzeak min eman dio Las Palmasi, eta etxeko taldea behera etorri da. Gola sartuta, Eibar izan da nagusi lehen zatiko azken minutuetan. Gilvan Gomesen jaurtiketak zutoina jo du 33. minutuan, eta lehen zatia bukatzear egon denean, bigarren gola sartzeko abagune argia alferrik galdu du Eibarrek. Honebestez, lehen 45 minutuak Eibarren aldeko 0-1eko emaitzarekin bukatu dira.

Bigarren zatian partida irekiagoa izan da. Delev bulgariarrak penaltia eskatu du 57. minutuan. Aitor Arregik area barruan falta egin diola esan du Las Palmaseko jokalariak, baina epaileak ez du ezer adierazi. Hiru minutu beranduago Gilvan Gomesek bigarren gola sartzeko abagune argia huts egin du. Eibarreko jokalaria bakarrik geratu da Barbosa atezainaren aurrean, eta kale egin du.

Las Palmaseko zaleak taldeari txistuka ibili dira, eta Sergio Lobera entrenatzaileak aldaketak egin ditu giroa baretzeko. Tana eta Asdrubal harrobiko mutilak atera ditu lehenengo Eibarri hegaletatik min egiteko asmoarekin, eta ondoren, Mayor ere zelairatu du. Hiru defentsako lerroa jarri du Loberak bere taldeak erasora jo dezan. Las Palmas erasokor ibili da, baina partida maldan gora jarri zaio David Garciak txartel gorria ikusi baitu, 80. minutuan.

Jokalari bat gutxiagorekin jokatu ditu Las Palmasek azken hamar minutuak, eta Eibar emaitzari eusten saiatu da. Etxeko taldeak ez ditu abagune argiak sortu, baina ekinean ibili da, eta 91. minutuan saria jaso du. Asdrubalek jokaldi ona egin du, eta Irureta atezaina gainditu du jaurtiketa gurutzatu batekin (1-1). Ez da gehiagorako denborarik egon, eta bana berdinduta bukatu da norgehiagoka.

Fitxa teknikoa:

1. UD Las Palmas: Barbosa; Aythami Alvarez (Mayor, 71. min), Deivid, David Garcia, Dani Castellano; Javi Castellano; Tato (Tana, 59. min), Valeron, Momo (Asdrubal, 59. min); Delev eta Chrisantus.

1. SD Eibar: Xabi Irureta; Bóveda, Albentosa, Arregi, Yuri; Diego Rivas, Dani Garcia; Capa (Lillo, 88. min), Diego Jimenez, Morales (Eizmendi, 74. min); eta Gilvan Gomes (Urko Vera, 63. min).

Golak: 0-1. 14. min: Capa; eta 1-1. 91. min: Asdrubal.

Epailea: David Medie Jimenez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena