15:48

Futbola

1-0

Alavesek galdu egin du Bigarren Mailako estreineko partidan

Erredakzioa

Arabarrek neurketa kaskarra egin dute Gironan. Kataluniarren gola Felipe Sanchonek egin du 54. minutuan.

0:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gironak hiru puntuak irabazi ditu Alavesen kontra jokatutako ligako estreineko partidan, Felipe Sanchonek sartutako golari esker.

Partida kaskarra egin zuten bi taldeek, batez ere lehen zatian, eta Sanchonek bigarren zatian egindako gola nahikoa izan zen garaipenak kataluniarren alde egiteko.

Lehen zati osoan bi gol aukera bakarrik izan ziren, eta biak Gironarenak. Lehenengoa Richyk izan zuen korner baten ondoren penalty puntutik errematatuta; eta bigarrena, berriz, Miguek izan zuen, baina ezin izan zuen Goitia atezaina gainditu.

Atsedenaldiaren ostean, kataluniarrak gogo gehiagorekin atera ziren, eta, Matamalaren jaurtiketaren ostean, Felipe Sanchonen gola iritsi zen.

Garaipen horri eskera, Girona da, momentuz, Bigarren Mailako sailkapeneko liderra. Alaves, berriz, hurrengo aurkarian pentsatzen hasi da: UD Las Palmas.

Fitxa teknikoa:

1 - Girona: Becerra, Migue, Richy, Carles Mas, David García, Matamala, Timor, Juanlu, Felipe (Juncà, 88'), Jofre (Chando, 72') eta Bordas (Ramalho, 81').

0 - Alavés: Goitia, Óscar Rubio, Mora, Luciano, Unai Medina, Jaume, Beobide (Emilio Sánchez, m.76), Viguera (Serrano, 70'), Juanma, Guzmán (Laborda, 65') eta Ion Vélez.

Golak: 1-0, 54':Felipe Sanchon.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena