Futbola
Markak hausten jarraituko du
Erredakzioa
Galeseko jokalariak 2014ra arte Fergusonen aginduetara jarraituko du, eta 'deabru gorriekin' bere 23. denboraldia jokatzeko abagunea izango du.
Ryan Giggs. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Ryan Giggsek akordioa 2014ko ekainera arte luzatu du Manchester Unitedekin, eta Ingalaterrako ligan bere 23. denboraldia jokatzeko abagunea izango du.
Galeseko jokalariak akordioa berritu du 39 urterekin. Giggsek 1991ko martxoaren 2an egin zuen debuta ‘deabru gorriekin’, eta ordutik 931 norgehiagoka jokatu ditu, eta 168 gol eskuratu ditu.
Irabazi dituen txapelketen artean, 12 ‘Premier’, lau FA Cup, hiru Carling Cup, bi Txapeldunen Liga, Superkopa bat, Interkontinental Kopa bat eta Kluben arteko Munduko Txapelketa bat lortu ditu.
Alex Ferguson teknikariak akordioarekin oso pozik dagoela onartu du: “Zer esan dezaket Giggsen inguruan esan ez denik? Jokalari ikusgarria da, eta pertsona ezinhobea. Guztiontzat eredua da. Energia ikusgarria du, eta 23 denboraldi golak lortzen jarraitzea bikaina izango litzateke”.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa