Futbola
Itzulerako partida
Erredakzioa
Joaneko partidan 2-1 irabazi zuen talde koltxoneroek, baina andaluziarrek etxean jokatzen dute itzulerako partida, eta finalerako txartela lortu nahi dute. Partida, 22:00etan hasiko da.
Filipe Luis eta Navas Kopako finalerdietako joaneko partidan. Argazkia: EFE
Sevillak eta Atletico Madrilek asteazken honetan jokatuko dute Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida Sanchez Pizjuanen (22:00etan). Joaneko norgehiagokan, 2-1 irabazi zuen Atletico Madrilek, eta abantaila txikia dute.
Simeonek zuzentzen duen taldea bikain ari da Ligan, baina kale egin du Europa Ligan. Koltxoneroak Europa Ligako txapeldun izendatu ziren 2012an, baina aurten final-hamaseirenetan geratu dira txapelketatik at Rubin Kazanen aurka galduta. Liga irabaztea ia ezinezkoa dutela jakinda Errege Kopako finala eskuratu nahi du Atletico Madrilek zaleei Europan kale egin izanagatik barkamena eskatzearren.
Sevillak, aldiz, itxaropentsu ekingo dio partidari. Unai Emeryk taldea zuzentzen duenetik, jokalariak konfiantza handiagoa dute, eta Sevillaren jokoa asko hobetu da. Taldea oso gaizki ibili zen denboraldi hasieran, eta Michel entrenatzaile kargutik kendu zuten. Emeryren agindupean Sevilla jaitsiera postuetatik aldendu da, eta Errege Kopako finalera iritsita, denboraldia ondo bukatu nahi du. Zaleen laguntzarekin Atletico Madrili irabaziko diotela uste dute Sevillan.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa