Futbola
2014an bukatzen zaio
Erredakzioa
Atezainaren ordezkariak eta bere aitak ostegun arratsaldean izan zuten batzarrean helarazi zioten erabakia Andoni Zubizarreta kirol zuzendariari. Bi aldeak lotzen dituen kontratua 2014ko ekainaren 30ean bukatzen da.
Victor Valdes Bartzelonako atezaina. Argazkia: EFE
Victor Valdesek ez du kontratua berrituko Bartzelonarekin. Hala jakinarazi zioten Barçari Gines Carvajal ordezkariak eta atezainaren aitak ostegun arratsaldean Camp Nouko bulegoetan izan zuten batzarrean.
Carvajal eta Valdesen aita Andoni Zubizarreta kirol zuzendariarekin batzartu ziren, eta Valdesek ez duela Barçarekin duen kontratua berrituko jakinarazi zioten. Valdesek Bartzelonarekin duen kontratua 2014ko ekainaren 30ean bukatzen da. Jokalariaren ordezkariek ez zuten Barçaren eskaintza enztun ezta ikusi. Diru kontua ez dela argi utzi zioten Zubizarretari, eta erabakia hartuta dagoela eta behin betikoa dela jakinarazi zioten.
Batzarrak ia bi ordu iraun zituen, eta jokalariak oraindik erabakia publiko ez egitea eskatu zion Bartzelonak. Valdesek eta bere ordezkariek, ordea, zurrumurruei bidea ixtea erabaki zuten, eta atezainaren erabakia jakitera eman zuten.
Valdesen ordezkariek EFE agentziari bidalitako komunikatuan, honakoa adierazi zuten: "Victor Valdesen ordezkariek FC Bartzelonari jakinarazio diote, atezainak ez duela Bartzelonarekin duen kontratua berrituko. Gai ekonomikoak aztertu gabe geratu dira erabakia behin betikoa delako".
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa