23:07

Futbola

6-1

Euskal Selekzioak erakustaldia eman du Boliviaren aurka

Erredakzioa

Lehen zatian utzi du partida erabakita Euskal Herriko Selekzioak Adurizen bi golekin, eta Toqueroren eta Ibairen gol banarekin. Bigarren zatian Toquero eta Agirretxe izan dira golegile.

6:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Selekzioak erakustaldia eman du Boliviaren aurka Anoetan. Etxarrik eta Amorrortuk zuzentzen duten selekzioak jipoia eman dio Boliviari, 6-1 irabazita.

 

Iraizoz, Iraola, Balenziaga, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Xabi Alonso, Beñat, Xabi Prieto, Ibai Gómez, Toquero eta Aduriz jokalariek osatu dute Euskal Selekzioaren hamaikakoa, eta lehen zatian erabakita utzi dute norgehiagoka.

 

Hasieratik jaun eta jabe izan da Euskal Selekzioa, eta lehen gola bederatzigarren minutuan iritsi da. Adurizek sare barrura bidali du Xabi Prietok egindako erdiraketa (1-0). Gola sartuta, Boliviak ez du erantzuteko gaitasunik azaldu, eta hamaseigarren minutuan, 2-0ekoa sartu du Euskal Selekzioak. Bigarren gola ere Adurizek sartu du, Ibai Gomezek ateratako kornerra sare barrura bidalita. Iraizozek ez du lanik izan lehen zati honetan. Boliviak ez du abagunerik sortu lehen 45 minutuetan. Aurkaria baino askoz hobeto jokatu du etxeko taldeak, eta hogeita bigarren minutuan Toquerok sartu du 3-0ekoa. Lau minutu geroago, Ibai Gomezek egin du 4-0ekoa Xabi Prietoren pase dotorea sare barrura bidalita. 4-0eko emaitza horrekin iritsi da norgehiagoka atsedenaldira.

 

Bigarren zatian aldaketa ugari egin dituzte Euskal Selekzioko hautatzaileek: Zubikarai, Carlos Martinez, Labaka, Susaeta, Rico, Kike Sola eta Oier zelairatu dira, Iraizoz, Iraola, Mikel Gonzalez, Xabi Prieto, Xabi Alonso eta Beñat jokalarien ordez. Bigarren zatia hasi eta minutu batzuk geroago Kike Sola sartu da Aritz Adurizen ordez.

 

Hainbat aldaketa burutu diren arren, Euskal Selekzioak jaun eta jabe izaten jarraitu du, eta Boliviak ezer gutxi egin du erasoan. 56. minutuan Toquerok sartu du Euskal Selekzioaren bosgarren gola (5-0) korner bat bikain errematatuta. Gol hau sartuta Agirretxe zelairatu da Toqueroren ordez, eta, Castillo Balenziagaren ordez.

 

Azken ordu laurdenean, Etxarrik eta Amorrortuk zuzentzen duten selekzioak erritmoa jaitsi du, eta defentsan egindako huts baten ondorioz, Boliviak ohorearen gola sartu du, 78. minutuan Pontonsen bitartez (5-1). Bazirudien partida emaitza horrekin bukatuko zela, baina Agirretxek Euskal Selekzioaren seigarren gola sartu du norgehiagokako azken minutuan. Horrenbestez, 6-1eko emaitzarekin bukatu da partida.

Fitxa teknikoa:

6.- Eukal Selekzioa: Iraizoz; Balenziaga, Iñigo Martinez, Mikel, Iraola; Xabi Alonso, Beñat, Rico, Ibai Gómez, Xabi Prieto; Aduriz. Bigarren zatian zelairatu dira: Zubikarai, Carlos Martínez, Labaka, Castillo, Sanjurjo, Rico, Susaeta, Kike Sola eta Agirretxe.

1.- Bolivia: Galarza; Bejarano, Luis Mendez, Centeno, Valverde, Barba; Azogue, Walter, Mojica, Alcides Peña; Saucedo. Bigarren zatian zelairatu dira: Arias, Jimenez, Arce, Pontons, Vaca, Segovia eta Melean.

Epailea: Perez Lasa.

Golak; 1- 0. 5. min: Aduriz. 2-0, 15. min: Aduriz. 3-0, 22. min: Toquero, 4-0, 26. min: Ibai. 5-0, 57. min, Toquero. 5-1, 78. min: Pontons. 6-1, 90. min: Agirretxe.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena