Futbola
Errege Kopa
Erredakzioa
Txema Añibarro Eibarreko kapitainak armaginak aurretik markagailuan jarri ditu eta amets egiteko aukera eman die zaleei, baina Onyewuk azken hasperenean berdinketaren gola sartu du.
Joseba Del Olmo Eibarreko jokalaria Ipuruan. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
galeriak (1)
Fitxa teknikoa:
Eibar: Altamira; Boveda, Raul Navas, Añibarro; Bingen, Abaroa, Capa, Del Olmo (Yuri, 83. minutua), Jito (Errasti, 71. minutua), Aketxe (Mainz, 66. minutua) eta Aimar.
Malaga: Kameni; Sergio Sanchez, Onyewu, Weligton, Monreal; Seba, Camacho, Recio(Iturra, 74. minutua), Duda (Fabrice, 82. minutua), Buonanotte eta Saviola (Alex Portillo, 61. minutua).
Golak: 1-0, 73. minutua: Añibarro. 1-1, 90. minutua: Onyewu.
Eibarrek bana berdindu du Malagaren kontrako partidan, Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko norgehiagokan, Ipuruan. Bi golak geldikako jokalditan heldu dira, baina Andaluziako taldeak sari handiegia jaso du.
Eibar oso bizi berdeguneratu da eta Malagari presioa areatik gertu egin dio. Baloia areatik gertu lapurtzen eta kontaerasora azkar ateratzen saiatu dira gipuzkoarrak. Ipuruako futbol-zelaia busti eta astun zegoen, baina armaginek ez dute aitzakiatzat hartu.
Gaizka Garitanoren jokalariak Kameniren atera bi aldiz heldu dira aurreneko ordu laurdenean. Malaga ez zegoen batere eroso Eibarren presioa zela-eta.
Andaluziako taldeak ia ez du arriskurik sortu lehen zatian, armaginek ongi defendatu dutelako. Dudak ateratako faltetan bakarrik estuasunak igaro dituzte gipuzkoarrek. Hala ere, jokoa oso eskasa izan da leku gutxi zegoelako.
Horrela, Eibarrek Malaga estu hartu du aurreneko zatian; izan ere, andaluziarrek ezin izan dute euren jokoa egin.
Bigarren zatiak bide beretik jarraitu du. Zelai erdian borroka estua izan dute bi taldeek eta parekotasuna nagusi izan da. Gainera, ia ez da abagunerik izan, baina Txema Añibarro Eibarko kapitainak armaginak markagailuan aurretik jarri ditu geldikako jokaldi batean (73. minutua).
Malaga berdinketa lortzen saiatu da eta baloi bat langara bidali du. Jokaldi horretan gipuzkoarrek zortea alde izan dute, baina azken hasperenean Onyewuk baloia sareetara bidali du eta kanporaketan abantaila andaluziarrei eman die.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa