Futbola
Zozketa
EITB
Errege Kopan Alavesek, Realak, Osasunak, Eibarrek eta Portugaletek jakingo dute nor izango den haien hurrengo aurkaria; Erregina Kopan berriz, Reala, Eibar, Athletic eta Alaves sartuko dira zozketan.
Errege Kopa
Errege Kopako bigarren kanporaketa eta Erregina Kopako final-zortzirenak asteartean zozkatuko dira, azaroaren 11n, Madrilen. Zehazki, Errege Koparen zozketa 13:00etan izanen da, eta, Erregina Koparena, berriz, 16:00etan. Euskal taldeei dagokienez, Errege Kopan, Alavesek, Realak, Osasunak, Eibarrek eta Portugaletek ezagutuko dute euren hurrengo aurkaria; Erregina Kopan, aldiz, Reala, Eibar, Athletic eta Alaves sartuko dira zozketan.
Horrela, 2025-2026 denboraldiko Errege Koparen bigarren kanporaketa abenduaren 2an, 3an eta 4an jokatuko da, partida bakarrera. Zozketan egonen diren bost euskal taldeek final-hamaseirenetan Athleticekin elkartzea lortu nahi dute kanporaketa honetan. Bizkaiko taldea sailkatuta dago kanporaketa horretara, Espainako Superkopa jokatuko duten lau taldeetatik bat izateagatik.
Erregina Kopako final-zortzirenak abenduaren 20an eta 21ean jokatuko dira, partida bakarrera; sailkatuta daude Moeve F Ligako hiru euskal taldeak, hau da, Reala, Eibar eta Athletic, eta horiei Alaves gehitu zaie, kanporaketa honetarako sailkatzea bikain lortu zuen eta.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar