16:37

Futbola

Erregina Kopa

Erregina Kopako 3. kanporaketako ordutegiak

EITB

Osasunak azaroaren 4an jokatuko du Levante Badalonaren aurka, 19:00etan, eta Alavesek, azaroaren 5ean, Levanteren aurka, ordu berean.

  • 3. kanporaketa azaroaren 4tik 6ra lehiatuko da. Argazkia: RFEF.

    3. kanporaketa azaroaren 4tik 6ra lehiatuko da. Argazkia: RFEF.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostiral honetan eman dituzte jakitera Erregina Kopako hirugarren kanporaketako ordutegiak. Osasunak azaroaren 4an jokatuko du Levante Badalonaren aurka, 19:00etan, eta Alavesek, berriz, azaroaren 5ean jokatuko du, Levanteren aurka, ordu berean.

Zortzi norgehiagokak azaroaren 4a eta 6a bitartean jokatuko dira. Partida bakarrera jokatuko dira, kategoria txikiagoko taldearen zelaian. Gainera, ez da maila bereko taldeen arteko partidarik izango.

Honela geratu da hirugarren kanporaketako koadroa:

Asteartea, azaroak 4:

(19:00) Osasuna-Badalona 

(19:00) Oviedo-Sevilla 

Asteazkena, azaroak 5:

(19:00) Alaves-Levante 

(19:00) Sport Extremadura-Alhama 

(19:00) Guiniguada Apolinario-Deportivo 

(19:00) Europa-DUX Logroño 

Osteguna, azaroak 6:

(19:00) Sporting Huelva-Madril 

(21:00) Valentzia-Espanyol

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena