Futbola
Abenduaren 29an, Anoetan
Erredakzioa
Euskal Selekzioak abenduaren 29an, 20:00etan, jokatuko du Anoetan urte bukaerako ohiko lagunartekoa, Boliviaren aurka.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Euskal Selekzioak urte bukaerako ohiko lagunartekoa abenduaren 29an, larunbatean, arratsaldeko 20:00etan jokatuko du, Boliviaren aurka. Mikel Etxarrik eta Jose Mari Amorrortuk zuzendutako selekzioak Anoetan jokatuko du aspaldiko partez, eta aurkaria Bolivia izango da.
Azken urteetan, Euskal Selekzioak San Mamesen jokatu ditu norgehiagokak, baina aurten euskal jokalariak Donostiako estadiora itzuliko dira. Aurrean Xavier Azkargortak zuzendutako selekzioa izango dute.
Sarrerak
Neurketako aurreneko sarrerak Realeko bazkideek soilik erosi ahal izango dituzte, abenduaren 11an eta 12an internet bidez, eta 14tik 25era sarrerak edonork erosi ahal izango ditu. Abenduaren 26tik aurrera Anoetako txartelegietan salgai egongo dira.
Araban eta Bizkaian ere sarrerak salgai jarriko dira, lurraldeetako federazioen egoitzetan, eta abenduaren 17tik 22ra San Mameseko txarteldegietan.
Boliviaren deialdia
Xabier Azkargorta Boliviako hautatzaileak 18 jokalari hauek sartu ditu deialdian: Sergio Galarza eta Carlos Arias atezainak; Gabriel Valverde, Edward Zenteno, Rony Jiménez eta Luis Méndez defentsak; Diego Bejarano, Walter Veizaga, Pedro Azogue, Alejandro Melean Rudy Cardozo, Jhasmany Campos eta José Luis Chavez erdilariak; Carlos Saucedo, Alcides Peña, Gualberto Mojica, Ronald Segovia eta Arze aurrelariak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa