Futbola
Betisen aurka
Erredakzioa
Bartzelonako argentinarrak Gerd Müller mitikoaren marka hautsi du, eta urte bakarrean gol gehien lortu dituen jokalaria bilakatu da.
Messi. Argakzia: EFE
1972. urtean Bayern Municheko aurrelariak eta Alemaniako selekzioko jokalariak, 27 urterekin, 85 goleko marka ezarri zuen (72 Municheko taldearekin eta 13 selekzioarekin) jokatu zituen 60 partidetan.
Hala ere, Leo Messik 25 urterekin Müllerren marka mitikoa haustea lortu du 66 partidatan 86 gol eginda (74 Bartzelonarekin eta 12 Argentinako selekzioarekin). Gainera, urtea bukatzea oraindik hiru norgehiagoka falta dira, eta Messik marka hori handitu lezake.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa