Osasuna
1-0 Molinonen
Erredakzioa
Sportingek 1-0 irabazi du Molinonen, eta Jose Luis Mendilibarren mutilek emaitza irauli beharko dute Iruñean, Errege Kopan bizirik jarraitzeko.
Sporting-Osasuna. Argazkia: EFE
Osasunak 1-0 galdu du Sportingen aurka Molinonen, eta Errehge Kopako final-hamaseirenetako kanporaketa Nafarroako Erresuman erabakiko da.
Bi taldeak ezohiko hamaikakoekin irten dira berdegunera, ligan egoera larrian baitaude. Mendilibarrek gizon garrantzitsu batzuei atsedena eman die, eta ez ohikoek minutu asko jokatzeko aukera izan dute. Hala ere, gorritxoek partida kaskarra jokatu dute, eta Asturiaseko taldeak izan duen aurreneko aukeran gola lortu du.
Aurreneko minutuetan Sandovalen taldea nagusi izan da, baina Osasunak erdigunea kontrolatzea lortu du, eta Masoudek arriskua sortu du erasoan. Hala ere Sporting defentsan ondo aritu da, eta Sangoyk 1-0ekoa jarri du Molinoneko markagailuan.
Iruñeko taldeak ezin izan du bere jokoa gauzatu, eta markagailua iraultzeko ahaleginak ezerezean gelditu dira. 1-0ekoarekin Osasunak Nafarroako Erresuman irauli beharko du kanporaketa.
Fitxa teknikoa:
1 - Sporting: Cuellar, Orfila (Lora, 77. minutua), Gregory, Borla Lopez, Alex Menendez, Ricardo (Trejo 55. minutua), Alex Barrera, Juan Muñiz, Mendy, Sangoy eta Carmona (De las Cuevas, 67. minutua),
0 - Osasuna: Riesgo, Nano, Flaño, Ruben, Echaide, Puñal, Raoul, Torres (Cejudo, 68. minutua), Masoud (Llorente, 81. minutua), Sisi eta Onwu.
Golak: 1-0, 12. minutua: Sangoy
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa