Osasuna
Igandean, 19:45ean
Erredakzioa
Fernando Macedo Da Silvaren ustez, aurkaria sasoi betean dago, baina talde gorritxoa Calderonen irabazteko gai dela adierazi du.
Nanok Zaragozaren aurka jokatutako partida. Argazkia: EFE
"Atletico Madril oso momentu onean dago. Etxean sendo dabiltza, eta jokalari bikainak ditu. Gure taldean konfidantza dut, eta gogotsu gaude. Calderonen ezustekoa eman dezakegula uste dut", adierazi du jokalri gorritxoak.
Nano Atletico Madrilen jokatutakoa da. Bi denboraldi eman zituen talde koltxoneroan, baina ez da igandekoa ez da partida berezia izango: "Bi urte eman nituen Atleticon. Ez da partida berezia izango. Lehen urtean nahiko jokatu nuen, baina bigarren urtea txarra izan zen niretzat. Bikain portatu ziren nirekin".
‘Cholo’ Simeone da Atletico Madrileko entrenatzailea, eta Nanok taldekide moduan izan zuen. "Taldekide moduan izan nuen, eta nahiko ondo ezagutzen dut. Jokalaria zenean zeukan guztia ematen zuen. Izaera eman dio taldeari. Falcao bezalako jokalari bat dute aurrean, eta hori kontutan hartzekoa da", gaineratu du Nanok.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa