17:11

Osasuna

Taxoaren

Sisi: 'Osasunak konfiantza hartzeko bi partida irabazi behar ditu'

Erredakzioa

Sisinio Gonzalez jokalari gorritxoak 'egoera iraultzeko egunero lan gogorra' egiten dutela azaldu du. Gainera, berak orain arte erakutsitako mailarekin ez dagoela gustura onartu du.

  • Sisi. Argazkia: EITB

    Sisi. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sisinio Gonzalez "Sisi" Osasunako aurrelariak taldeak "konfiantza hartzeko bi norgehiagoka irabazi" behar dituela azaldu du, Taxoareko lan saioan.

"Bi partida irabazi behar ditugu, konfiantza hartu, gozatu. Egoera iraultzeko hainbat gauza. Onena, egunero lan gogorra egiten dugula da. Inork ez du amore ematen", azaldu du jokalari gorritxoak.

Sailkapenari gutxi begiratzen diola onartu du "Sisi"k: "Ia ez du ikusi. Zigorra da sailkapena begiratzea. Egoera iraultzeko asteazkenean eta igandean jokatzea nahiago genuke", adierazi du.

Ligako atseden jardunaldia ez dutela gustuko ere argi utzi du Osasunako jokalariak. "Ez gaude gure jokoarekin gozatzen. Ez dugu gelditzeko gogorik", esan du Sisinok.

Gainera, bere errendimendua ez dela nahi bezain ona onartu du. "Oso ondo nagoela esatea gustatuko litzaidake, baina orain ez nago klubak merezi duen mailan. Eman nahi ditudan gauzak falta zaizkit".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    08 16:15 - 17:30 HERRI KIROLAK | Kirol Herri
    08 17:05 - 20:00 PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz
    08 22:15 - 23:45 ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena