18:02

Osasuna

EA Sports Liga

Aresorena izan da urtarrileko golik onena Ligan

AGENTZIAK | EITB Media

Joan den igandean, Getaferen aurkako partidan, Jesus Aresok sekulako gola sartu zuen, baloia kornerretik oso hurbil jaurtita, eta garaipena eman zion Osasunari. Golik onenaren bozketan, hirugarren tokian geratu da Realeko Brais Mendez.

  • Jesus Areso, pozik, Getaferi gol ikusgarria sartu ostean. Argazkia: EFE

    Jesus Areso, pozik, Getaferi gol ikusgarria sartu ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joan den igandean, Jesus Aresok Getaferi egin zion gol ikusgarria aukeratu dute urtarrileko golik onena, EA Sports La Ligan.

80. minutua zen eta partida bina berdinduta zihoan. Jokalari nafarrak kornerretik hurbil egin zuen jaurtiketa, eta baloia David Soriaren atean sartu zen. Sekulako gola izan zen, eta garaipena eman zion talde gorritxoari.  

Golik onena aukeratzeko bozketan, Brais Mendez (Reala) eta Edgar Gonzalez (Almeria) geratu dira Aresoren atzetik, hurrenez hurren.

Osasuna - Getafe (3-2)

Celta - Reala (0-1)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena