11:44

Osasuna

Lagunartekoa Tafallan

Osasunak Zaragoza 1-0 gainditu du, Joseba Llorenteren golarekin

Erredakzioa

Gipuzkoako aurrelariak Jose Luis Mendilibarren taldearen gola lehenengo zatian eskuratu du, eta gorritxoek Zaragoza gainditu dute Tafallako lagunartekoan.

00:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak Zaragozaren aurkako lagunartekoa 1-0 irabazi du, Tafallan. Nafarroako taldearen gola lehenengo zatian Joseba Llorente gipuzkoarrak eskuratu du. Llorentek korner erdiraketa sareetara bikain bidali du, eta Osasunarekin bere aurreneko gola lortu du. Jose Luis Mendilibarren mutilek bigarren zatian Zaragozari eusteko asko sufritu dute, baina azkenean defentsan sendo aritu dira eta 1-0 irabazi dute.

Bigarren zatian, epaileak Manolo Jimenez Zaragoza taldeko teknikaria protesta egiteagatik kanporatu egin du.

- Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Asier Riesgo; Damia, Lolo, Oier, Nano, Raoul Loe, Sisi, Lamah, Masoud, Armenteros eta Llorente. Bigarren zatian: Timor, Manu Onwu, Roberto Torres eta Puñal.

0 - Zaragoza: Roberto, Paredes, Alvaro, Goñi, Edu Oriol, Postiga, Apoño, Montañes, Pinter, Obradovic eta Jose Mari. Bigarren zatian jokatu dutenak: Carlos, Porcar, Abraham eta Victor.

Gola: 1-0, 31. minutuan: Llorente.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    08 Zuzenean 16:15 - 17:30 HERRI KIROLAK | Kirol Herri
    08 17:05 - 20:00 PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz
    08 22:15 - 23:45 ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena