Osasuna
Osasuna-Eibar (2-1)
Erredakzioa
Jose Luis Mendilibarren taldea nagusi izan da aurreneko zatian eta Cejudok eta Manu Onwuk bi golak sartu dituzte atsedenaldia baino lehen.
Argazkia: EITB
Osasuna: Asier Riesgo; Marc Bertran, Arribas, Miguel Flaño, Nano; Raoul Loe, Oier; Cejudo, Roberto Torres, Lamah; eta Manu Onwu.
Bigarren zatia: Andres Fernandez; Damia, Ruben, Lolo, Echaide, Nano; Cejudo (Roberto Torres, 71. minutua), Puñal, Timor, Lamah; eta Nino.
Eibar: Altamira, Boveda, Bingen, Arregi, Mainz, Arruabarrena, Dani García, Diego Jimenez, Del Olmo, Guille Roldán eta Albisua. Xavi Irureta, Aimar, Jon Errasti, Aketxe, Arroyo, Salgado, Abaroa, Yuri Berchiche, Capa, Pradera eta Juaristi bigarren zatian.
Golak: 1-0, 11. minutua: Cejudo. 2-0, 26. minutua: Manu Onwu. 2-1, 81. minutua: Aketxe.
Lagunarteko neurketa guztiak irabazi ditu Osasunak orain arte. Huesca eta Logroñes mendean hartu eta gero Eibar 2-1 gainditu dute gaur gorritxoek Aoizen, ostegunean Holandako bira hasi baino lehen.
Jose Luis Mendilibarren taldea nagusi izan da aurreneko zatian eta Cejudok eta Manu Onwuk bi golak sartu dituzte atsedenaldia baino lehen.
Eibarrek Osasunaren jokoa gehiago oztopatu du bigarren zatian. Horrela, armaginek aldea murriztu dute norgehiagokaren amaieran. Aketxek boleaz baloia sareetan kokatu du.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa