Osasuna
Eibarretik
EITB Media
Talde gorritxoak Jonas Ramalhok klubean jarraituko duela baieztatu du.
Cote. Foto: Osasuna
Osasuna eta Jose Angel Valdes Diaz, Cote, akordiora heldu dira eta Eibarreko jokalari ohiak talde gorritxoan jokatuko du 2023ra arte.
Bere etete klausula Santander Ligan 15.000.000 eurokoa izango da.
Cote defentsa da, ezker hegalean jokatzen du eta egun 199 partida jokatu ditu Lehen Mailan, 27 neurketetan hartu du parte Italiako Serie An eta 15 Portugaleko Ligan; txapeldunen Ligako hiru partida eta Liga Europako 15 ditu bere palmaresean.
La Brañan hasi zen txikia zenean 1997. urtean, ondoren Sportingeko harrobian aritu zen 2009an Lehen Mailan debuta egin arte eta 2011an Serie Ako Erroman jokatu zuen ere. Iaz Eibarren aritu zen.
Bestalde, Osasunak Jonas Ramalho taldean jarraituko duela baieztatu du ere.
Gironarekin akordio itxi du eta 700.000 euro ordaindu behar izan ditu talde nafarrak. Euskal jokalaria 2022ra arte sinatu du eta etete klausula 10.000.000 de eurokoa izango da.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa