20:59

Osasuna

2-0

Osasunak garaipen berri bat eskaini die Sadarreko zaleei, igoera ospatzeko

Erredakzioa

Talde gorritxoak 2-0eko emaitzarekin irabazi dio Las Palmasi. Juan Villar eta Xisco izan dira golegileak.

  • Osasuna. Argazkia: EFE

    Osasunako jokalariak Las Palmasi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak Las Palmasen aurka garaipena lortuta (2-0) ospatu du Lehen Mailako taldea dela, Sadarren, bere zaleen aurrean. Festa giroa bizi izan da harmailetan, zaleen eta jokalarien gozamenerako.

Ohiko hamaikakoa atera du Osasunak, jokoan baitzegoen ligako lehen postua, eta denboraldia etxean galdu gabe amaitzea. Hori bai, Kike Barjak hartu du min hartuta dagoen Robert Ibañezen tokia. Partida hasi eta bost minutura izan du etxeko taldeak lehen abagunea. Clercen paseari esker, Kike Barja bakar-bakarrik gelditu da atezainaren aurrean, baina erematea kanpora bidali du. Ondoren, David Garciak, boleaz, erremate ikaragarria egin du, baina Josep Martinez atezainak eragotzi du gola. Saiatzen denak, ordea, saria izan ohi du, eta halaxe gertatu da Sadarren ere; Kike barjaren pasea jaso, eta sareetara bidali du baloia Juan Villarrek (1-0). Gola, min hartuta dagoen Unai Garcia taldekideari eskaini dio. Lehen zatiaren azken minutuan, markagailuko tartea handitzeko aukera izan du David Garciak, baina ez du asmatu.

Aldageletatik bueltan, lo atera dira gorritxoak. Bost minutuan, hiru aukera izan ditu Las Palmasek; garbiena, Sergio Araujok izan du, baina ez du Osasunaren oparia aprobetxatzen jakin. Ondoren, Osasunak abaguneak izan ditu, baina ez du asmatu, eta Pepe Melek zuzentzen duen taldeak, beste abagune bat alferrik galdu du, 74. minutuan.

Norgehiagoka amaitzear zela, 85. minutuan, 2-0ekoa sartu du Xiscok. Ondorioz, Osasuna, ligako txapeldun izatetik gertuago dago.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Ruben; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Clerc; Roberto Torres, Oier, Fran Merida (Lillo, 63. min), Kike Barja (Olavide, 75. min); Juan Villar (Xisco, 67. min) eta Ruben Garcia.

0 - Las Palmas: Josep Martinez; Eric, David Garcia, Cala, De la Bella (Lemos, 74. min); Maikel Mesa, Ruiz de Galarreta (Cedres, 27. min), Timor, Fidel (Momo, 67. min); Ruben Castro eta Araujo.

Golak: 1-0, 34. min: Juan Villar. 2-0, 85. min: Xisco.

Epailea: Dominguez Cervantes. Txartel horiak atera dizkie Aridane, Roberto Torres eta Fran Merida Osasunako jokalariei, baita, Maikel Mesa eta De la Bella Las Palmaseko futbolariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena