Osasuna
Kontratu-berritzea
Erredakzioa
Atezainak bete egin du taldearekin 20 neurketa jokatu beharreko klausula, eta automatikoki berritu du kontratua, urtebetez.
Ruben Martinez. Argazkia: CA Osasuna
Ruben Martinezek Osasunarekin zuen kontratua berritu du, 2020. urteko ekainaren 30era arte. Atezainak bete egin du taldearekin hasieratik 20 partida jokatu beharreko klausula, eta, ondorioz, urtebetez berritu du kontratua automatikoki.
Atezaina libre iritsi zen iazko udan, eta urte baterako kontratua sinatu zuen. Igande honetan Mallorcaren aurkako partidan lortu zuen talde gorritxoarekin hasieratik 20. partida jokatzea, eta automatikoki berritu du, urtebetez.
Atezainak 3.500.000 euroko etete-klausula izango du Bigarren Mailan. Lehen Mailan jokatzekotan, 7.000.000 eurokoa izango litzateke etete-klausula.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa