14:03

Osasuna

Ohiko Batzar Nagusia

Osasunako bazkideek ez dute onartu 2018-2019 denboraldirako aurrekontua

Erredakzioa

Iazko denboraldiko kontuak onartuak izan dira aldeko 189 botorekin, eta aurkako 21ekin. Aurtengo sasoiko aurrekontua baztertu egin dute 103 botorekin, aldeko 97 izan dituelarik.

  • Osasunaren Ohiko Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

    2019ko Osasunaren Ohiko Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak Ohiko Batzar Nagusia egin du larunbat honetan, eta bazkide konpromisarioek onartu egin dituzte iazko sasoiko kontuak; 2017-2018 denboraldia 8,6 milioi euroko irabaziarekin itxi zuen klub gorritxoak. Hala ere, 2018-2019 denboraldirako aurrekontuak baztertu egin dituzte, zuzendaritzak 19,4 milioiko irabazia aurkeztu duen arren.

Iazko kontuak onartuak izan dira aldeko 189 botorekin, aurkako 21ekin, eta 12 abstentziorekin. 2018-2019 denboraldiko aurrekontuak, ordea, baztertuak izan dira 103 botorekin, aldeko 97 boto izan dituztelarik, 15 abstentzio egon dira eta boto bat baliorik gabekotzat jo dute.

Luis Sabalza Osasunako presidenteak jakinarazi du, Ligara bidalitako aurrekontua onartu ez denez, bazkideentzat epea irekiko dela aurrekontuan ekarpenak egiteko. Ondoren, Ez-Ohiko Batzarra deituko dela iragarri du, ziurrenik abenduan egingo delarik.

Bazkide konpromisarioek ez dituzte denboraldi honetarako aurkeztutako aurrekontuak onartu Fran Canal klubeko zuzendari nagusiari egindako zentsura orokorrarengatik. 2018-2019 denboraldirako aurrekontuek, diru-sarreren murrizketa nabarmena azaltzen izan dute, aurten Osasunak ez baitu jaitsieragatik jasotzen den laguntza jaso; iaz 9,1 milioi eurokoa izan zen laguntza. Gainera, telebista-eskubideengatik jasotzen zuen diru-sarrera 1,8 milioira jaitsi da. Jokalarien salmentengatik jasotako diru-kopurua ere iaz baino gutxiago izan da.

Diru-sarreren murrizketek eraginda, 19,4 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Osasunako Zuzendaritza Batzordeak, 19,1 milioi euroko gastuekin. Ondorioz, 300.000 euroko mozkina aurreikusi du, nahiz eta Fran Canal zuzendari nagusiak esan duen, egun irabazia kopuru hori baino handiagoa dela.

Klubaren zor garbia (klubak gutxiago zor duela zor diotena baino), 54,7 milioi eurokoa izatetik 7,1 milioi eurokoa izatera pasa da azken lau urteetan. Osasunaren zor brutoa, aldiz, 21 milioi eurokoa da, 2014an taldea Bigarren Mailara jaitsi zenean 84 milioikoa zelarik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena