23:20

Osasuna

balantzea

Osasunaren zor garbia 7 milioi eurokoa da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde gorritxoak jakinarazi duenaren arabera, 'urteetan izandako kopuru txikiena da' aipatutakoa.

  • Osasunaren zorraren eboluzioa irudikatzen duen grafikoa. Argazkia: Osasuna

    Osasunaren zorraren eboluzioa irudikatzen duen grafikoa. Argazkia: Osasuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak astelehen honetan jakinarazi duenaren arabera, klubaren zor garbia 7 milioi eurora murriztu da, klubarena den zelaiaren alboko lurzatia saldu ondoren.

Talde gorritxoak argitaratu duen oharrean jasotzen denez, "urteetan izandako kopuru txikiena da" aipatutakoa. Hain zuzen ere, Osasunak kitatu egin du Navarra Arena aldamenean zegoen lurzatiarengatik Iruñeko Udalarekin zeukan zorra. Horrez gain, ezeztatu egin ditu Nafarroako Parlamentuak 2014ko abenduaren 2an onartu zuen Osasunaren zorra berregituratzeko Legeak gaineratzen zuen lau milioiko abalari lotutako maileguak.

2014ko ekainaren 30ean, Osasunaren zor garbia 54,6 milioi eurokoa zen, Ogasunarekin zeukan 5,9 milioiko zorra kontuan izan gabe (aurreko zuzendaritzek onartu ez zutena eta gerora agertu zena). Diru hori 2017an ordaindu zen (1,2 milioiko interesekin batera, guztira 7,1 milioi). Hala azaltzen da klubaren oharrean.

Horrenbestez, talde gorritxoaren esanetan, "lau urteren buruan ia % 90 egin du behera Osasunaren zorrak".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena