Osasuna
Denboraldi baterako sinatu du
eitb.eus
Azken hiru denboraldiak Numantzia entrenatzen eman ditu Berriatuko teknikariak, eta bera izango da Diego Martinezen lekua hartuko duena.
Jagoba Arrasate. Artxiboko irudia: EiTB
Osasunak asteazken arratsaldean baieztatu duenez, Jagoba Arrasate izango da talde nafarraren entrenatzaile berria hurrengo denboraldirako.
Horrenbestez, teknikari bizkaitarrak Diego Martinez aurreko entrenatzailearen lekua hartuko du gorritxoen aulkian. Martinezek kontratua zeukan 2019ko ekainaren 30era arte, baina Zuzendaritza Batzordeak kargutik kendu egin zuen ez zuelako lortu Osasuna igoera lortzeko borrokan murgilduta egon zedin.
Arrasatek denboraldi baterako kontratua sinatuko du, eta Bittor Alkiza bere laguntzailearekin eta Sergio Perez prestatzaile fisikoarekin helduko da.
Berriatuko entrenatzaileak Numantzia zuzendu du azken hiru denboraldietan, eta joan zen igandera arte Lehen Mailara igotzeko lehian egon zen Valladolidekin batera. Azkenean, baina, Valladolid izan zen igoera lortu zuena.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa