Osasuna
Kontratu-berritzea
Erredakzioa
Kluba eta jokalaria akordioira iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko 2020ko ekainaren 30era arte. 8 milioi euroko etete-klausula izango du 2. Mailan eta 10 milioikoa Lehen Mailan.
Roberto Torres. Foto: EFE
Roberto Torresek Osasunan jarraituko du 2020. urteko ekainaren 30era arte, kontratua berritu baitu klub gorritxoarekin astearte honetan. Erdilariak 8 milioi euroko etete-klausula izango du Bigarren Mailan eta 10 milioi eurokoa Osasuna Lehen Mailara igotzen bada. Asteazkenean, Torresek eta Braulio Vazquez kirol-zuzendariak prentsaurrekoa eskainiko dute kontratu-berritzearen berri emateko, taldeak Taxoaren egingo duen entrenamendua amaitu ostean.
1989ko martxoaren 7an Nafarroako Arre herrian jaio zen Roberto Torresek 200 partida bete zituen Osasunarekin joan zen igandean. Hamabi denboraldi daramatza talde gorritxoan, azkeneko seiak lehen taldeko kide izanik. 2011/12 denboraldian, Bigarren B Mailan jokatzen ari zela, Osasunaren bigarren taldeko golegile nagusiena izan zen 16 golekin, punta-erdian jokatuta.
Egindako lan on horrek bere saria izan zuen, eta 2011ko abenduaren 11n Lehen Mailan egin zuen debuta, Rosaledan. Hurrengo denboraldian, Osasunaren lehen taldean lekua lortu zuen, eta bertan klubeko unerik garratzenetako batzuk bizitzea egokitu zaio, baina baita Lehen Mailara igotzea ere 2015/16 denboraldian, zeinetan zerikusi handi izan zuen, 12 gol eginda eta goleko beste horrenbeste pase emanda.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa