Osasuna
1-0
Erredakzioa
Talde gorritxoak 1-0 irabazi du Sadarren Bigarren Mailako azken-aurreko jardunaldiko partida eta sailkapeneko 7 postuan da, 5. den Cadizekin eta 6. den Valladolidekin berdinduta.
Osasuna-Lorca (1-0). Argazkia: @CAOsasuna
Osasunak 1-0 irabazi dio Lorcari, Sadarren jokatu duen Bigarren Mailako azken-aurreko jardunaldiari dagokion partida. Garaipen honi esker eta jardunaldian eman diren emaitzak kontutan hartuta, Nafarroako taldea sailkapeneko 7. postuan da, 5. den Cadizekin eta 6. den Valladolidekin berdinduta, 64na puntura. Azken jardunaldian igoerako playoffetara sailkatzea izango du jokoan, puntuetara berdinduta dagoen Valladoliden aurka.
Talde girritxoak baloiaren jabetza izan du hasieratik, baina kosta egin zaio abagune argiak sortzea. Hala ere, lehen zatiko aukera argienak Osasunak izan ditu. Lorcak abagune bakarra izan du lehen 45 minutuetan; Javi Muñoezek area kanpotik egin duen jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da, 30. minutuan. Norgehiagokako 34. minutuan epaileak baliorik gabe utzi du Xiscoren gola, aurrelariak falta egin omena duelako, eta atsedenaldira iritsi orduko beste abagune bat izan du Osasunak, baina Oierren errematea kanpora joan da.
Bigarren zatian ere nagusi izan da Osasuna. Partidako 54. minutuan Lorcako atezainak Osasunaren gola eragotzi du Xiscoren errematea geldituta. Miguel Flañok kanpora bidali du errematea 67. minutuan eta minutu bat beranduago, David Rodriguezen jaurtiketa defentsa batek atera du. Ekinean ibili da talde gorritxoa eta 71. minutuan jaso du saria Unai Garciak sartu duen golarekin (1-0). Gola sartu ostean nagusi izaten jarraitu du Osasunak eta partida guztiz erabakita uzteko aukera izan du 81. minutuan, epaileak gorritxoen aldeko penaltia adierazi baitu; Xiscok, ordea, zutoinera bidali du penalti jaurtiketa. Penaltia huts egin arren, Osasunak kontrolpean izan du partida eta garaipena eskuratu du (1-0).
Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Manu Herrera; Lillo, Miguel Flaño, Unai Garcia, Oier; Lucas Torro; Rober Ibañez (Arzura, m.75), Borja Lasso (David Rodriguez, m.62), Fran Merida, Quique; eta Xisco (Roberto Torres, m.90).
0 - Lorca: Dorronsoro; Fede Vega, Holgersson, Fran Cruz, Pomares, Peña; Alberto Noguera, Javi Muñoz, Gomelt (Digard, m.76), Dani Ojeda (Brown, m.76); eta Nando.
Gola: 1-0, m.70: Unai Garcia.
Epailea: De la Fuente Ramos. Txartel horiak atera dizkie Lorcako jokalariak diren Alberto Noguerari (m.88) eta Fede Vegari (m.93).
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa