Osasuna
Hauteskunde prozesua
Erredakzioa
Ez du ditu ontzat hartu Juan Ramon Lafon eta Victor Alvarez hautagaiek aurkeztutako helegiteak.
Hauteskunde Batzordearen agerraldia. EFE
Osasunaren hauteskunde-batzordeak astelehen arratsalde honetan jakitera eman duenez, ez ditu onartu Juan Ramon Lafon eta Victor Alvarez hautagaiek aurkeztutako helegiteak, aurreko astean batzordeak berak hautagaien banketxetako aurreabalak atzera bota ostean
Hartara, Luis Sabalza hautagai bakartzat jo du batzordeak, eta, horrenbestez presidente izendatu du.
Alvarezek ostiralean adierazi zuen ontzat emango zuela batzordearen erabakia, eta baztertu egin zuen justizia arruntera jotzea. Lafonek, ordea, printzipioz bide hori erabiltzeko asmoa luke.
Sabalza 2014ko abendutik izan da presidente duela egun gutxira arte; izan ere, dimisioa eman zuen hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Horrenbestez, beste lau urtez jarraituko du karguan.
Aurreikuspenen arabera, asteazkenean edo ostegunean hartuko luke bere kargua, eta, hartara igandean taldeak Alcorconen aurka jokatu behar duen partidan izango litzateke, hau da, hauteskundeak egitekoak ziren egun berean.
Hurrengo zuzenekoak
17 | 16:00 - 17:00 | HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak |
17 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko 3. eta 4. postuak: Jaka vs Elordi |
17 | 18:00 - 20:00 | FUTBOLA | F Liga: Reala vs Athletic |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa