Osasuna
Sadarren
Agentziak | Erredakzioa
Gorritxoek gol gehiago egiteko aukerak izan dituzte, batez ere lehen zatian eta partidaren amaieran. Roberto Torresek eta David Rodriguezek egin dituzte partidako bi golak.
Nafarrek gol gehiago egiteko aukerak izan dituzte. Argazkia: @CAOsasuna
Osasunak beste pauso bat eman du igoera lortzeko bere helburuan Gijongo Sportingi etxean 2 eta 0 irabazita. Roberto Torresek, lehen zatian, eta David Rodriguezek, bigarrenean, egin dituzte partidako golak.
Nafarrak asturiarrak baino gehiago izan dira lehen zatian, denboraldiko jokorik onena egin dute. Hala ere, errematean ez dira fin ibili, eta Sportingeko atezainaren lan txukunak ere gorritxoek gol gehiago sartzea ekidin du.
Roberto Torresen gola 9. minutuan iritsi da, ordura arteko aukerarik argienean. Quiquek Sebas Corisi eman dio baloia, eta honek atzera pasea eman dio Torresi, baloia asturiarren atean sartzeko.
Bigarren zatian, eta Osasuna estu eta larri zegoenean iritsi da nafarren bigarren gola. David Rodriguezek egin du, 59. minutuan.
Fran Meridak Quiqueri pasea eman dio, Mariñok aldaratzea lortu du eta baloia David Rodriguezi iritsi zaio, ezkerrez bigarrena egiteko.
Fitxa teknikoa
2 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier, Clerc; Sebas Coris (Arzura, 62. min), Lucas Torró, Fran Mérida, Roberto Torres (De las Cuevas, 70. min); Quique eta David Rodríguez (Unai García, 81. min).
0 - Sporting: Mariño; Jordi Calavera, Álex Pérez, Barba, Canella; Alex López, Sergio Álvarez, Rubén García (Pablo Pérez, 73. min), Moi Gómez (Isma López, 67. min); Carmona (Santos, 67. min) eta Stefan Scepovic.
Golak: 1-0, 9. min: Roberto Torres. 2-0, 59. min: David Rodríguez.
avid Rodríguez.Hurrengo zuzenekoak
19 | 22:20 - 00:45 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Zabala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa