Osasuna
5-0
Agentziak | Erredakzioa
Bost gol egin dizkio Sevillak Sanchez Pizjuanen, eta zapore txarrarekin bukatu dute jaitsieraren Liga.
Sevilla 5 - Osasuna 0 / EFE.
Osasunak gol zaparrada jaso du Sevillaren zelaian (5-0), eta denboraldi txarrari bukaera txarra eman dio. Hurrengo denboraldian Bigarren Mailan jokatuko dute. Etxeko taldeak sailkapeneko laugarren postua zeukan ziurtatuta.
Nafarroako taldeak galduta jokatu du. Ez du jokorik eta aukerarik sortu. Sevilla nagusi izan da.
Lau baja izan ditu Osasunak: bederatzi lesioengatik eta Sergio Leonena zigortuta zegoelako. Bost gazte deituta zeuden, baina Jhon Steven bakarrik izan da titularra.
Franco Vazquezek eta Vitolok bina gol sartu dituzte, eta Joveticek bat.
FITXA TEKNIKOA
Sevilla: David Soria; Mariano, Kranevitter, Lenglet, Escudero; N'Zonzi, Krohn-Dehli (Sarabia, 82. min); Franco Vázquez (Ganso, 61. min), Correa, Vitolo; Jovetic (Ben Yedder, 64. min).
Osasuna: Sirigu; Alex Berenguer, Oier, Vujadinovic, Steven, Clerc (Kike Barja, 74. min); Roberto Torres (Olavide, 67. min), Raoul Loe, Causic; Kenan Kodro (Fuentes, 61. min) eta Oriol Riera.
Golak: 1-0, 10. min: Vitolo. 2-0, 20. min: Franco Vazquez. 3-0, 35. min: Jovetic. 4-0, 60. min: Franco Vazquez. 5-0, 80. min: Vitolo.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa