Osasuna
Denboraldi amaierara arte
Erredakzioa
Jokalaria talde gorritxoarekin entrenatzen ibili da otsailaren 1etik eta jada transferra iritsi zaionez Osasunako jokalaria da era ofizialean. Denboraldi amaierara arte sinatu du kontratua.
Raoul Loe. Argazkia: C.A. Osasuna
Raoul Loe Osasunako jokalari berria da jada. Jokalaria talde gorritxoarekin entrenatzen egon da otsailaren 1etik eta transferra iritsi zaionez, talde gorritxoak ofizial egin du fitxaketa. Al Sailiya Sport Club taldearekin kontratua eten zuen, eta denboraldi amaierara arte sinatu du Osasunarekin.
Loeren bigarren etapa izango da talde gorritxoko jokalari bezala, lau urte eman baitzituen Osasunan, Lehen Mailan 50 partida eta Bigarren Mailan 33 neurketa jokatuta. Paris Saint-Germaineko beheko mailetan jokatzen hasi zen, ondoren, Espainako hirugarren Mailako Manchego taldean jokatu zuen. Manchegotik Ceutara joan zen Bigarren B Mailan jokatzeko eta Ceutatik fitxatu zuen Osasunak bigarren talderako. Jose Luis Mendilibarren eskutik egin zuen debuta lehen taldean. Osasunerekin Sabadellen jokatu zuen azken partida taldeak Bigarren Mailan jarraitzea lortu zuen egunean. Ordutik orain arte Qatarreko Al Sailiya Sport Club talean jokatu du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa