19:12

Osasuna

Utzita dator

Sirigu, Osasunako atezain berria

Erredakzioa

Klub gorritxoan jokatuko du Salvatore Sirigu atezain italiarrak denboraldi amaiaerara arte. Sevillan egon den arren PSGk utzita iritsi da Iruñeara.

  • Salvatore Sirigu. Argazkia: EFE

    Salvatore Sirigu, Sevillarekin aurkeztua izan zenean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak Salvatore Sirigu atezainaren lagapena lortu du denboraldi amaierara arte. Atezain italiarra Sevillan egon da denboraldi honetan, baina PSGk utzita iritsi da talde gorritxora.

Salvatore Siriguk 30 urte ditu, eta Nouron (Italia) jaio zen. Elite mailara U.S. Palermo taldearekin iritsi zen. Aurretik Siziliako taldeak utzita egon zen Serie C mailako U. S. Cremonense taldean; ondoren,  Serie Bko A. C. Ancona taldean jokatu zuen. Bi urte horien ondoren Palermora itzuli zen Italiako maila gorenean (Serie A) jokatzeko. Bi denboraldi bikain egin zituen Palermorekin eta PSGk fitxatu zuen. Frantziako taldearekin 13 titulu lortu zituen eta 2015-2016. denboraldian Sevillara joan zen utzita. Italiako selekzioarekin 17 deialditan egon da.

 

n da.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena