23:06

Osasuna

3-3

Osasunak puntu bat atera du Valentziaren aurka azken minutuan

Errdakzioa

Talde gorritxoak hiruna (3-3) berdindu du mailari eusteko lehian aurkari zuzena den taldearen kontra. Hiru aldiz berdindu behar izan du lehia Osasunak. Mariok penalti bat geratu dio Parejori.

  • Vasiljevic (OSasuna). Argazkia: EFE

    Vasiljevic aginduak ematen Osasuna-Valentzia partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak hiruna (3-3) berdindu du Valentziaren aurka Sadarren eta talde bakoitzak puntu bat eskuratu duen arren, gutxirako balio die. Vasiljevicek debuta egin du entrenatzaile karguan. Bere taldea hiru aldiz egon da atzetik markagailuan eta hiru aldiz loru du norgehiagoka berdintzea. Mario atezainak penalti bat geratu du azken txanpan eta 92. minutuan eskuratu du berdinketa etxeko taldeak.

Valentziak abagune argia izan du partida hasi eta lasterrean, baina Santi Minak gutxigtik kanpora bidali du errematea. Gaizki ekin dio lehiari Osasunak eta bigarren minutuan Munirrek 0-1ekoa sartu du etxeko taldearentzat. Maldan gora jarri zaio partida Vasiljevicek zuzentzen duen taldeari, baina Oriol Rierak neurketa berdindu du, banakoa (1-1) sartuta seigarren minutuan. Ondoren, bi taldeek izan dituzte abaguneak, partida joan-etorrikoa izan baita. Neurketa atsedenaldira berdinduta iritsiko zela ematen izan du, baina lehen zatiko azken minutuan Oriol Rierak bere atean sartu du gola (1-2) eta Valentzia iritsi da abantailarekin aldageletara.

Bigarren zatiari erasokor ekin dio Osasunak eta hasierako minutuetan bi abagune argi izan ditu berdinketa lortzeko; Alves atezainak Roberto Torresen gola eragotzi du gelditu on batekin lehenengo eta handik gutxira Berenguerren erremate bati erantzun bikaina eman dio. Gorritxoen ekinak saria jaso du 62. minutuan Roberto Torresek sartutako golarekin (2-2). Pozak, ordea, ez dio asko iraun Osasunari Valentziak hirugarren gola sartu baitu Montoyaren bitartez (2-3). Hirugarren gola jasota itsu-itsuan jo du erasora etxeko taldeak, baina 85. minutuan epaileak Vorok zuzentzen duen taldearen aldeko penaltia adierazi du. Parejok jaurti du penaltia eta Mario atezainak gelditu egin du. Amaierara arte ez du etsi Osasunak eta 92. minutuan Clercek hirunakoa sartu du (3-3) bere taldeari puntu bat emanez.

Fitxa teknikoa:

3 - Osasuna: Mario; Unai Garcia, Oier, Ivan Marquez; Alex Berenguer, Imanol García, Roberto Torres (De las Cuevas, m.74), Causic, Clerc; Sergio Leon (Jaime, m.80) eta Oriol Riera (Kenan Kodro, m.80).

3 - Valentzia: Alves; Montoya, Mario Suarez, Mangala, Siqueira (Lato, m.46); Parejo, Enzo Perez; Munir (Sito, m.88), Soler, Santi Mina; eta Rodrigo (Nani, m.71).

Golak: 0-1, m.2: Munir. 1-1, m.6: Oriol Riera. 1-2, m.46+: Oriol Riera, bere atean. 2-2, m.62: Roberto Torres. 2-3, m.73: Montoya. 3-3, m.92: Clerc.

Epailea: Alvarez Izquierdo.

arez Izquierdo.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena