Osasuna
3-1
Erredakzioa
Talde gorritxoak itxura eta joko kaskarra eskaini ditu Molinonen. Mailari eusteko lehian aurkari zuzena den taldearen aurka 3-1 galdu du. Caparrosek lautik lau porrot daramatza.
Sporting-Osasuna partidako irudia. Argazkia: EFE
Osasuna LaLigako sailkapenaren azken postuan da igande honetan Sportingen aurka 3-1 galdu ostean. Talde gorritxoak itxura eta joko kaskarra eskaini ditu Molinonen eta mailari eusteko aurkari zuzena den taldearen aurka porrota jaso du. Caparrosek lau partida zuzendu dizkio Osasunari entrenatzaile karguan eta lau porrot jaso ditu.
Norgehiagoka lehiatua izan da hasierako minutuetan eta bi taldeetako batek ere ez du abagune argiegirik sortu. Pixkanaka Sporting egin da baloiaren jabe eta talde asturiarrak eman ditu lehen abisuak arrisku gehiegirik sortu gabe. Moi Gomezek desbideratuta egin duen erremate bat eta gora joan den Douglasen jaurtiketa izan dira jokaldi arriskutsuenak. Osasunak abagune bakarra izan du, lehen zatiko onena, baina Oriol Rierak oso gaizki egin du errematea. Atsedenaldira iritsi aurretik, 43. minutuan, lortu du Sportingek 1-0ekoa. Amorebietak erdiraketa ona egin eta Carmonak sare barrura bidali du errematea (1-0).
Bigarren zatia hasi eta jarraian Sergio Leonek berdinketa lortzeko abagunea izan du, baina Osasunako aurrelariaren jaurtiketa oso gutxigatik kanpora joan da. Ordutik aurrera Sporting izan da nagusi eta 56. minutuan Douglasek 2-0ekoa sartu du. Partida maldan gora jarri zaio talde gorritxoari eta Asturiaseko taldea erabat nagusi izan da. Osasunak ezer gutxi egin du erasoan eta 78. minutuan Carmonak erabakita utzi du partida, 3-0ekoa sartuta. Azken txanpan erasora jo du Caparrosek zuzentzen duen taldeak eta 86. minutuan Miguel Flañok aldeak murriztea lortu du (3-1). Jada, ordea, beranduegi izan da Nafarroako taldearentzat eta hiru puntuak Sportingek eskuratu ditu.
Fitxa teknikoa:
3.- Sporting: Cuellar, Douglas, Lillo, Jorge Mere, Amorebieta, Isma Lopez, Sergio Alvarez, Rachid (Nacho Cases, m 69), Carmona, Moi Gomez (Borja Viguera, m 78) eta Cop (Carlos Castro, m 80).
1.- Osasuna: Nauzet, Ivan Marquez, Miguel Flaño, Imanol Garcia, Clerc, Roberto Torres (Berenguer, m 57), De las Cuevas , Oier, Causic, Oriol Riera eta Kenan (Sergio León, m 45).
Golak: 1-0: m.42, Carmona. 2-0: m.55, Douglas. 3-0: m. 78, Carmona. 3-1: m. 85, Flaño.
Epailea: Del Burgo Bengoetxea.
rgo Bengoetxea.Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa