Osasuna
ERABAKI OFIZIALA
Erredakzioa
Zuzendaritza Batzordea astelehen honetan batzartu da, eta talde gorritxoko entrenatzailea kargutik kentzea erabaki du.
Enrique Martin Monreal. Argazkia: EFE
Osasunak entrenatzaile kargutik kendu du Enrique Martin Monreal. Zuzendaritza Batzordea astelehen honetan batzartu da, Sadarren, eta lehen taldeko entrenatzailea botatzea erabaki du. Erabakia hartu dutenean, Enrique Martin Madrilen zegoen, ekitaldi batean, eta telefonoz eman diote erabakiaren berri.
Talde gorritxoak oraingoz ez du entrenatzaile berria nor izango den jakinarazi, eta bigarren taldeko entrenatzaileak, Alfredo Sanchezek, zuzenduko du astearte honetako entrenamendua, Taxoaren.
Joaquin Caparros, Luis Garcia Plaza eta Pepe Mel dira Martin Monreal ordezkatzeko kaleratu diren izenak. Petja Vasiljevic kirol zuzendariak prentsaurrekoan esan duenez, "Caparros bilatzen ari garen profilean sartzen da".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa