Osasuna
Garipena Alcorconen
Agentziak | Erredakzioa
Atezain serbiarra neurketako protagonista izan da, Djené bere atzelariak emandako baloi bat aldaratzean huts egin eta nafarren gola eragin duenean.
Oier Sanjurjo. Argazkia: EiTB.
Marko Dmitrovic atezain serbiarraren huts batek erabaki du Alcorconen eta Osasunaren arteko neurketa. Dmitrovicek ez du asmatu Djené bere taldekideak emandako pasea aldaratzen, eta, ondorioz, baloia bere atean sartu da.
Garaipen honi esker, nafarrek igora postuetako lehian sartuta jarraitzen dute.
Partidako 20. minutuan Osasunak gola egiteko aukera argia izan du, baina Roberto Torresek burukadari erantzun ona eman dio Alcorconen atezainak.
Baina handik sei minutura ez Dmitrovic ez da hain ondo egon. Bere huts batek Osasunaren gola ekarri du: aldaratzean ez dio baloiari eman, eta mantso-mantso, bere ate barruan sartu da.
Atsedenaldiaren ostean, Muñiz Alcorconeko entrenatzaileak Alvaro Rey sartu du madrildarren jokoari bizitasuna emateko asmoz, baina gorritxoak zelaian ondo kokatuta izan dira eta ez dute arazorik izan emaitza defendatzeko.
Martin Monrealen taldea igoera postuetako lehian sartuta jarraitzen du.
Fitxa teknikoa
0 - Alcorcon: Dmitrovic; Fede Vega (Razvan, 68. min), Djené, Rafa Paez, Nelson; Collantes, Campaña, Toribio (Álvaro Rey, 46. min), Oscar Plano; Natxo Insa (Máyor, 68. min); eta David Rodríguez.
1 - Osasuna: Nauzet; Tano, Miguel Flaño, David García, Javier Flaño; Manuel Sánchez, Merino (Olavide, 71. min); Roberto Torres (De las Cuevas, 57. min), Oier Sanjurjo, Pucko (Aitor Buñuel, 48. min); eta Nino.
Gola: 0-1: 24. min Djenék, bere atean.
atean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa