Osasuna
Osasuna Auzia
Agentziak | Erredakzioa
Fiskaltzak eta Futbol Liga Profesionalak jarritako helegitea gaitzetsia izan da, eta ez da beste errekurtsorik aurkezteko aukerarik izango.
Nafarroako Justizia Jauregia. Argazkia: EiTB
Nafarroako Auzitegi Nagusiko Lehen Sekzioak Osasuna ustezko kirol-korrupzioagatik ez inputatzea erabaki du asteazken honetan. Auzitegi Nagusiak gaitzetsi egin du Futbol Liga Profesionalak eta Fiskaltzak aurkeztutako helegitea.
Audientziak asteazken honetan hartutako erabakiaren aurrean errekurtsorik ezingo dela aurkeztu jakanirazi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak. Ondorioz, Osasuna ez inputatzearen erabakia behin betikoa da.
Fiskaltzak eta Futbol Liga Profesionalak Iruñeako 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko titularra den Fermin Otamendiren erabakia errekurritzea erabaki zuten. 2013-2014. denboraldian ustez egindako partiden erosketa leporatzen zitzaion Osasunari, baina azkenean, klub gorritxoa ez da pertsona juridiko moduan inputatua izango.
rong>.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa