Osasuna
2021era arte
Erredakzioa
Klub gorritxoa eta talde alemaniarra akordiora iritsi dira, eta datorren denboralditik aurrera Dortmundeko jokalaria izango da. Osasunak 5 milioi euro jasoko ditu; horietatik bi milioi, berehala.
Mikel Merino
Osasunako Mikel Merino jokalaria fitxatu du Borussia Dortmundek. Jokalari gorritxoak Osasunan bukatuko du denboraldia, baina datorren denboralditik aurrera talde alemaniarrean jokatuko du. Astelehen honetan pasatu du azterketa medikua talde alemaniarrarekin.
Bi milioi euro jasoko ditu Osasunak berehala eta beste hiru milioi, bi epetan; 1,7 milioi ekainan, eta 1,3 milioi helburu ezberdinen arabera. "Merino jokalari bikaina da", adierazi du Michael Zorc Borussia Dortmundeko kirol-zuzendariak.
Mikel Merinok 19 urte ditu, eta jubenil mailan fitxatu zuen Osasunak, 2012-2013 denboraldian. Iragan denboraldian sartu zen lehen taldean eta 28 norgehiagoka jokatu zituen. Denboraldi honetan, 22 partida jokatu ditu Osasunarekin.
rekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa