Osasuna
Aurreakordioa
Agentziak | Erredakzioa
Talde gorritxoak 5 milioi euro inguru kobratzea bermatu du. Hala ere, kopuru horren % 25 Nafarroako Ogasunak hartuko du, klubak duen zorra kitatzeko.
Mikel Merino.
Osasunak eta Borussia Dortmundek aurreakordio bat egin dute Mikel Merino erdilari nafarra denboraldiaren amaiera saltzeko. Salmenta horren ondorioz, talde gorritxoak bost milioi euro inguru lortuko lituzke, kontratuan jasotako aukera ezberdinen arabera.
Akordioa Luis Sabalza presidenteak konfirmatu dio Efe albiste-agentziari. Sabalzak azpimarratu egin du akordia gauzatzeko Merinok Alemanian egingo dioten osasun azterketa gainditu behar duela.
Adostutakoaren arabera, klub nafarrak bi milioi euro jasoko ditu orain, eta 1,7 milioi uztailean, talde alemaniarrak Merino erostea erabakiz gero. Guztira, eta aukera ezberdinen arabera, Osasunak bost milioi euro inguru jasoko lituzke.
Akordio honi esker, Osasunak Merino erosteko aukera ematen dio Borussia Dortmundi, baina ekainera arte eskaintza hobea jasoz gero, nafarrak jokalariarekin gera daitezke, bi mioi euroak alemaniarrei itzulita.
% 25, Ofasunarentzat
Operazioa gauzatuz gero, Osasunak bost milioi euro kobratzea bermatu du, baina kopuru horren % 25 Nafarroako Ogasunak hartuko luke, klubak duen zorra kitatzeko. Merinok 19 urte egin berri ditu, eta urtebete egin du profesionaletan. Orotara, bi daramatza nafarren lehen taldean.
lehen taldean.Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa