Osasuna
Garaile, etxetik kanpo
Agentziak | Erredakzioa
Nafarrek esperientzia gehiago agertu dute, defentsa txukuna eginda, eta partida hobeto kudeatu dute.
Kodro, Osasunaren golegilea. Argazkia: EiTB.
Osasunak hobeto aprobetxatu ditu bere aukerak eta Huescari irabazi dio, sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko. Aragoarrak berriz etxean irabazteko arazoekin jarraitzen dute, lehen itzuli osoan garaipen bakarra lortu baitute.
Etxeko taldeak partida kontrolatu du, eta aukera gehiago izan ditu, baina ez dute azken errematean asmatu, eta puntuek ihes egin diete.
Nafarrek esperientzia gehiago agertu dute, defentsa txukuna eginda, eta neurketa hobeto kudeatu dute.
Osasunak norgehiagoka izan duen lehen aukeran egin du gola, Kenan Kodroren bidez, eta horrekin nahikoa izan du hiru puntuak etxera eramateko.
Fitxa teknikoa
0 - Huesca: Leo Franco; Aythami, Iñigo López, Carlos David, Cristian Fernández (Tyronne, 57. min), Morillas; Bambock, Jesús (Figueroa, 52. min), Camacho (José Gaspar, 72. min), Machís; eta Luis Fernández.
1 - Osasuna: Nauzet; Oier, Tano, Miguel Flaño, Unai García, Javier Flaño; Torres, Merino; José García (Alex, 61. min), Kenan Kodro (Pucko, 46. min) eta Nino (Alex Sánchez, 72. min).
Gola: 0-1, 14. min: Kenan Kodro
in: Kenan KodroHurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa