Osasuna
Osasuna Auzia
Erredakzioa
Osasunako Kudeaketa Batzordeko kide ohia zen. Epaileak Archanco, Vizcay, Peralta, Pascual, Maquirriain eta Lopez deklaratzera deitu ditu urriaren 5ean eta 6an.
Luis Ibero. Argazkia: EiTB
'Osasuna Auzia' daraman Iruñeako 2 zenbakidun Epaitegiak Luis Ibero inputatu gisa deklaratzera deitu du, ustez agiriak faltsutzeagatik. Urriaren 6an deklaratu beharko du Osasunako Batzorde Gestoreko kidea ohiak.
Datorren urriaren 5ean Angel Vizcay gerente ohia, Txema Peralta zuzendaritza-batzordeko kide ohia, Juan Pascual presidenteorde ohia eta Miguel Archanco presidente ohia deklaratzera deitu ditu.
Urriaren 6an, Tomas Lopez Osasunako kontulariak, Luis Iberok eta Diego Maquirriain Osasuna Fundazioko zuzendari ohiak deklaratuko dute.
Bestalde, Jordi Figueras eta Jorge Molina jokalarien deklarazioa beranduago egingo dela jakanirazi dute. Epaileak, ordea, ez du Jose Luis Diez Diez Nafarroako Futbol Federazioko presidente ohia deklaratzera deituko.
ra deituko.Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa