Osasuna
1-0
Agentziak | Erredakzioa
Alex Berenguerren gol bakarrari esker gailendu zaio Mirandesi Osasuna. Sailkapeneko goiko postuetan daude gorritxoak, 6 punturekin.
Osasuna, partidaren gol bakarra ospatzen / EITB.
Albisteak (1)
Osasunak mendean hartu du Mirandes, zelaira 73. minutuan sartu eta bost minutura Alex Berenguer jokalariak sartutako golari esker. Hala ere, bi taldeek egin dituzte hiru puntuak eskuratzeko merituak.
Lehenengo zatian, bi taldeek egin dute lan partidaren kontrola eskuratzeko. Osasuna indartsuago hasi da, eta Pucko esloveniarrak izan du lehen aukera.
Mirandes kontraerasoan saiatu da. Atsedenaldiaren ostean, erasokorragoa izan da Osasuna, Pucko, Nino eta Roberto Torresen lanari esker, eta Alex Berenguer zelairatu berriak egin du gola, 78. minutuan, aldaratze bat aprobetxatuta.
FITXA TEKNIKOA
Osasuna: Nauzet; Javi Flaño, Miguel Flaño (Tano, 46. min), David García, Unai García; Buñuel (Alex Berenguer, 73. min), Oier, Merino, Roberto Torres (Jose García, 86. min); Pucko eta Nino.
Mirandés: Raúl, Gaffoor, Kijera, J. Cantero, Alex Ortiz, Sangalli, Abdón (Alex García, 56. min), Fran Carnicer (Ion Vélez, 63. min), Carlos M, Lago Junior (Néstor, 78. min) eta Rúper.
Gola: 1-0, 78. min: Alex Berenguer.
x Berenguer.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa