21:27

Osasuna

Jaitiseran

Gironan galdu du Osasunak, eta infernua gertu dauka (3-0)

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniarrek ez diote aukerarik eman Nafarroako taldeari, eta jaitsiera postuan geratu da Osasuna.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak ezin izan du Gironaren aurka, eta oso ahul irten da Montilivi zelaitik. Kataluniako taldeak ez dio aukerarik eman Nafarroakoari, eta Mataren bil golek eta Lejeuneren batek jaitsiera postuan utzi dituzte gorritxoak.

Egoera hau pentsaezina zen denboraldi hasiera, BBVA Ligatik zetorrelako Osasuna. Girona, bestalde, bigarren postuan sendotu da, eta lau puntura du liderra, Betis.

Girona gogotsu irten da aurkariaren atearen kontra. Matak egin du lehenengoa, Granellen pase on baten ostean, 9. minutuan.

Bigarren zatian orekatuago hasi da, kontrol eta abagune gutxirekin, baina Matak bigarrena egin du. 73. ean, Lejeunek hirugarrena egin du Osasunaren kontra.

FITXA TEKNIKOA

Girona: Becerra; Cifu, Ramalho, Richy, Lejeune, Coris (Aday, 63. min); Pere Pons, Granell, Eloi (Jandro, 78. min); Felipe (Junca, 70. min); y Mata

Osasuna: Riesgo; Flaño, D. García, Vujadinovic, Oier; Raoul Loe, Nekounam (Ansarifard, 73. min), Cedrick (Olavide, 82. min), Jose Garcia, (Roberto Torres, 56. min) Sisi; eta Nino.

Golak: 1-0, 9. min: Mata. 2-0, 59. min: Mata. 3-0, 73. min: Lejeune.

. min: Lejeune.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena