15:09

Osasuna

Prentsaurrekoa

Cruchaga: 'Errua entrenatzailearena eta jokalariena da'

Agentziak | Erredakzioa

"Norbait aberasteko gai izan bada, eskua kutxan sartzeko gai, herriak Osasunarekin duen sentimenduaz baliatuta, kartzelan sar dezatela, baina bortxatzaileen moduloan”, esan du prentsaurrekoan.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Egoera honetara iritsi izana entrenatzailearen eta jokalarien errua da, eta ez kirol arlotik kanpo dauden gaiena. Hori aitzakia izan da eta ondo etorri da entrenatzaileak, kapitainek eta jokalarien haien erantzukizuna gainetik kentzeko", esan du Cesar Cruchaga Osasunako jokalari ohiak.

Cruchagak ez du izenik aipatu, baina gaur egungo plantillako zenbait jokalarik lidergo falta dutela esan du, eta denboraldi osoa "ezkutatuta" eman dutela. Jokalari ohiaren ustez, horrek eragin handia izan du klubak bizi duen kirol egoeran.

Gorritxoen kapitain ohiak eskerrak eman dizkio klubari Taxoareko prensa aretoan hitz egiteko aukera emateagatik. Cruchagak kritikak egin dizkie jokalari beteranoei eta Jan Urban aurreko entrenatzaileari. Bestalde, Jose Manuel Mateo egungo entrenatzailearen alde egin du.

Cruchagak aurretik abisatu du ez duela "diplomatikoa" izateko inolako asmorik, eta Taxoarera ez dela joan "lau topiko huts" esatera, "taldeari ez liokelako mesederik egingo".

Jokalari ohiak banatu egin ditu taldearen kirol ibilbidea eta klubak epaitegietan dituen arazoak. Bere ustez, aldaketa "autokritikan" oinarritu behar da.

"Bortxatzaileen modulora"

Norbait aberasteko gai izan bada, eskua kutxan sartzeko gai,herriak Osasunarekin duen sentimenduaz baliatuta, kartzelan sar dezatela, baina bortxatzaileen moduloan”, esan du prentsaurrekoan.

rentsaurrekoan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena