Osasuna
Komunikatua
Erredakzioa
Osasunako kapitain ohiak ez du ulertzen "Angel Vizcayk zergaitik esan duen gezur pillo hori".
Patxi Puñal Javi Graciarekin, Osasunari agur esan zion egunean. Efe.
Patxi Puñal Osasunako kapitain ohiak komunikatu bat atera du "partiden salerosketan" inoz ez duela parterik hartu esateko. Halaber, taldekideek era horrelako gaietan parte hartu izanaren berri ez duela gaineratu du.
Gorritxoen kapitain ohiak Angel Vizcayren deklarazioari erantzun nahi izan dio, komunikatuaren bidez. Vizcayren arabera, Patxi Puñalek zerikusia izan zuen Espanyol-Osasunaren partidaren salerosketan, 2013-2014 denboraldian.
"Ez dut inoiz Espanyolekin jokalariekin batzarrik egin, ez hotel batean ezta bestelako leku batean ere. Beraz, erabat faltsua da ni Sergio Garciarekin bildu nintzela, berarekin ez dut inoiz aurrez aurre hitz egin, partida hasi aurretik zelaien zozketa egiten den momentua kenduta", azaldu du Puñalek.
Nafarroako talde "adierazgarriak" bizi duen egoerak "sufrimendua" eragiten diola esan du, eta sufrimendu hori “hitzez adieraztea” ezinezkoa zaiola.
"Iritzi publikoari jakinarazi nahi diot Patxi Puñalen bihotza Osasunako familiarekin egon dela, dagoela eta egongo dela, eta nire esku dagoen guztia egingo dudala kluba aurrera ateratzeko", azpimarratu du.
azpimarratu du.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa